Errebal Plazia, J.A. Mogel eta Azitaingo La Salleko ikasleen proposamena nagusitu da

2018-05-15T09:28:28+02:00
Errebal Plazia, J.A. Mogel eta Azitaingo La Salleko ikasleen proposamena nagusitu da
Juan Antonio Mogeleko ikasleen proposamena, Azitaingo La Salleko ikasleen irudiarekin

Errebalen eraikiko duten eraikinaren izena eta irudia aukeratzeko ikasleek aurkeztutako proposamenen artean “Errebal Plazia”, Juan Antonio Mogeleko ikasleek proposatutako izena nagusitu da. Irudia, berriz, Azitaingo La Salleko ikasleena da.

Udaletxeko pleno aretoan zenbatu dituzte herritarrek Pegoran emandako botoak. Guztira, 101 boto eman dituzte eibartarrek. Irabazi duen proposamenak, Errebal Plaziak, 63 bozka jaso ditu.

Errebalen sortuko den erabilera anitzeko gunearentzat izena eta irudi korporatiboa aukeratzeko ikasleen arteko lehiaketa antolatu zuen Udalak: Lehen Hezkuntzako ikasleak izenak proposatzeko lanean ibili dira eta irudiarentzat proposamenak, berriz, batxilergoko ikasleek egin dituzte.

Sei proposamen izan dira guztira eta apirilaren azken egunetan udaletxeko patioan ikusgai ipini zituzten, jende guztiak ikusi eta botoa emateko.

 

Hau "Eta Kitto"-n argitaratutako berria da.