Elkartasun Astea

2015-02-20T12:35:00+01:00
Elkartasun Astea
Pastoral departamentutik eta PROEGA salletar GGKEtik gatozkizue gure aurtengo proiektuaren eta kanpainaren berri ematera. Dakizuenez urtero, Eibarko Udalaren laguntzaz, proiektu bati laguntzen diogu. Aurten ere Kordobako “Malvinas Argentinas” auzoko “Hector Valdivielso” ikastetxeari lagunduko diogu. Horretarako hainbat ekintza antolatu dugu:

• Martxoaren 7an, larunbat goizean, Untzagan, 10:30etik 13:00etara “merkatu solidarioa” eta 11:00etatik 13:00etara herriko haurrentzako jokoak antolatuko ditugu.

Merkatu solidarioa egiteko zuen laguntza ezinbestekoa zaigu. Etxean, garajean,… erabilgarri dauden baina erabiltzen ez dituzuen hainbat gauza izango dituzue: belarritakoak, fularrak, zapiak, lepokoak, puzzleak,… Eskertuko genizueke hona ekartzea, guretzako baliorik ez duenak, besteentzako balioa izan dezakeelako.

 • Martxoaren 18an, Portalean, arratsaldeko 17:00etan Eibarko Udalaren dirulaguntzarekin martxan dauden proiektuen berri emango digun hitzaldia izango dugu.

 • Martxoaren 18an, urtero legez, ikastetxean egiten dugun sentsibilizazio kanpainari amaiera emango diogu hamaiketako solidarioarekin eta Elkartasun jokoekin.

Honetaz gain, proiektuari ekonomikoki lagundu nahi badiozue, zuen seme-alabaren bitartez egin dezakezu, emandako kartazalaren barruan dirua bidaliz.

Aldez aurretik eskerrak emanez eta egun hauetan bertara etortzeko gonbidapena luzatuz, agurtzen zaituztegu.