Elkartasun astea

2012-03-13T18:05:00+01:00
Elkartasun astea
Urtero bezala martxoaren 19tik 23ra PROEGA (gure GKE) kanpaina ospatuko dugu, bai Isasin eta bai Azitainen.

Aurtengo languntza Argentinara zuzenduko dugu, Eibarko Udalak emaniko dirulaguntzari esker, bertako Cordoba hiriko Malvinas Argentinas auzoan dagoen Hector Valdivielso ikastetxearen hezkuntza planean esku hartzeko.

Proiektuaren helburua honakoa da: auzo honetan beharrean dauden haur zein gazteen hezkuntza garapena eta gizarteratzea.

Dirulaguntzaz gain, bi ikastetxeetako familiei esker, gure balioetan oinarrituriko Hirugarren Munduarekiko sentsibilizazioa ere egongo da.

Eta bi ospakizun nagusiak:
  • Isasin, martxoaren 23ean, ostirala; elkartasun ospakizuna.
  • Azitainen, martxoaren 23an, ostirala; elkartasun jokoak. Joko hauen gaiak gelan landutako hauek dira: kanpo zorra, merkatu solidario batekin bidezko merkataritza, errefuxiatuak, etorri berriak eta giza eskubideak.

Besterik gabe, eskerrak eman nahi dizkizuegu Eibarren egiten dugun elkartasunaren inguruko lanean laguntzen diguzuen guztioi. Norbaitek diruz lagundu nahiko balu, bi ikastetxeetako idazkaritzan galde dezake nola egin.