ELKARTASUN ASTEA

2010-03-01T10:55:00+01:00
ELKARTASUN ASTEA
Urtero ohi dugunez, martxoaren lehendabiziko bi asteetan (hilaren 1etik 12ra) PROEGAko kanpainari ekingo diogu Isasiko eta Azitaingo La Salle ikastetxeetan.

Aurtengo herrialde hartzailea Bolivia  izango da, Eibarko Udalbatza Txit Gorenaren laguntza ekonomikoari esker eta garatu beharreko laguntza proiektua martxan jarriko dugu.

Proiektuaren helburua hau da: Boliviaren zonalde pobre batean, lan egiten duten La Salle anaiei gure laguntza eskeintzea.

Diruaz gain, bi ikastetxeotako familien eskuzabaltasunari esker, Hirugarren Munduarekiko gaien inguruko sentsibilizazioa izango da, bi ikastetxee balioen planari jarraituz.

Eta bi ekintza nagusi:

  • Isasin, datorren ostegunean, hilak 12, elkartasun ospakizuna.

  • Azitainen, datorren asteazkenean, hilak10, elkartasun jokoak. Gelan landutako gaien araberakoak: kanpoko zorra, bidezko merkataritza, errefuxiatuak, etorkinak eta giza eskubideak.

Azitaingo argazkiak ikusi

Eibarren gure elkartasun lana egiten laguntzen duzuen guztioi gonbita eta esker ona luzatuz.

PROYDE IS