Elikagaien Bankua

2014-09-22T16:30:00+02:00
Elikagaien Bankua
Aurtengo ikasturtean ere, gure GGKE den PROYDE-PROEGAk, Elikagaien Bankuarekin batera eta Udaletxeko Gizarte Zerbitzuek zuzenduta, beharrean dauden Eibarko familientzako hileroko elikagaien banaketa egingo du.

Horretarako, ikastetxeko Pastoral Departamentutik zuen laguntza eskatzen dugu egoera larrian dauden herrikideei oinarrizko elikagaiak eskaintzeko. Eskertuko genizueke oinarrizko elikagaien 1 Kg ekartzea, hala nola, eltzekariak, pasta, gatza, azukrea, olioa, etab…

 

Kanpaina honek Irailaren 22tik Urriaren 3 arte iraungo du.

Ekartzen dituzuen elikagaiak frontoian egongo den edukiontzian (Isasi) edo Liburutegi ondoan egongo diren kutxetan (Azitain) utz ditzakezue.


Aldez aurretik, mila esker zuen laguntzagatik.