Eibarko futbolariak, Xabier Mendiguren idazlea eta Lupe Lekuona ipuin kontalaria, buruhaundiengandik ihesi Isasin.

2010-03-25T17:30:00+01:00
Eibarko futbolariak, Xabier Mendiguren idazlea eta Lupe Lekuona ipuin kontalaria, buruhaundiengandik ihesi Isasin.
Euskal Astea bukatzear dago. Bihar Enkarni Genuaren txotxongilo emanaldiarekin errematea emango diogu. Baina tartean, beste hainbat ekintza burutu ditugu ikastetxean : Eibarko futbolariek, Xabier Mendigurenek eta Lupe Lekuonak bisitatu gaituzte. Buruhaundiek ere agerraldi ikusgarria egin zuten patioan. Gainera, Haydn musikaria eta Txuri-Urdin izotz pista euskaldun bihurtu ditugu.

Euskal Kultur Astea bukatzera doa aurten ere, baina berarekin batera Aste Santuko Oporrak hartuko ditugunez, ez da pena handirik izanen ezta?. Isasiko gure ikastetxean, asteazken eta osteguna ere egun politak izan dira euskararentzat.

Asteazken goizean Xabier Mendiguren idazlearekin elkarrizketan aritu ziren 5. mailakoak. Idazleen mundua eta liburuen xarma apur bat guregana hurbiltzen saiatu zitzaigun Xabier, eta benetan lortu ere.

P1010258.JPG

 

4. mailakoek Donostiara alde egin ziguten egun osorako, Haydn musikari austriarraren kontzertu bat

entzutera eta musikak hizkuntza unibertsala duela baieztatzera. Primeran pasa zutela  esan beharrik ez dago.

 

 IMG_4643.JPG

Baina dena lasai-lasai zegoela, bapatean txikienen jolasorduan 3 buruhaundi agertu zitzaizkigun, zein edo zein bihurriagoa, eta lasterka bizian pasa genuen denbora piska bat haiengandik hanka egiten ( beno, batzuk komunean izkutatzea erabaki zuten...).

 Buruhaundiak 001.jpg

Arratsaldean 2. eta 3. mailakoek Jon Urzelai eta Mikel Arruabarrena Eibar futbol taldeko jokalarien bisita izan zuten. Beraiekin gustora aritu ziren eta aurten taldea 2.A mailara igotzeko animorik haundienak eman zizkieten.

 Eibarko futbolariak 001.jpg

 

Ostegunean 5. eta 6. mailakoak izan ziren Donostiara alde egin zigutenak. Kasu honetan, Txuri Urdineko izotz pistan irristatzeko asmoarekin. Kontatu zutenez, patinatzaile artista asko ditugu ikastetxean... nahiz eta baten bateren ipurmasaila minduta itzuli omen zen Eibarrera...

IMG_4811.JPGIMG_4774.JPG

 

Bitartean, ikastetxean, 4 urtekoek Lupe Lekuona ipuin kontalariaren ipuin harrigarri bat entzuteko aukera izan zuten, tartean aza bat eta untxi bat zeudelarik... baina hobe beraiei galdetzen badiezue!

P1010335.JPG