DBHko ikasleak urpeko ikastaroan

2011-01-15T10:15:00+01:00
DBHko ikasleak urpeko ikastaroan
Urtarrilaren 15ean La Salle Azitaingo lehen DBHko ikasleek, urpekoen ikastaroa egin zuten Ipurua kiroldegiko igerilekuan.

Hiru orduko ikastaro honetan zoragarri pasatzeaz gain, urpean ibiltzeko ikasi behar diren hainbat material eta gaitasun landu zituzten, hala nola, arnasketa artifiziala, oxigenontziaren erabilera, arnas erreguladorearen erabilera, ea.

Idatzi honen bidez eskerrak eman nahi dizkiogu Eibarko Kirol Elkarteko Urpekoen arloko kideei beraien laguntza eta jatortasuna eskaintzeagatik, eta baita Eibarko Patronatoari ere igerilekua erabiltzen uzteagatik.