Bokazio hilea

2010-11-17T08:50:00+01:00
Bokazio hilea
Hil honetan, Pastoral programaren barruan, bokazioen aldeko programa ospatzen ari da La Salle Azitainen. Hau dela-eta pertsona desberdinei aukera eman zaie behartsuen alde lan egiteko eman duten hitzari buruz berba egiteko.

Topaketa hauek sustatu badira ikasleei pertsona desberdinok izan dituzten arrazoiak ezagutzera emateko izan da, batik bat, besteen aldeko laguntza dohainik eskaintzeko.

Hemendik pasatu dira bertako salletar Anaiak. Hauek Ikastetxeko gaztetxoekin egon dira eta dirudienez denak oso pozik bukatu dute saioa. Ondoren, Batxilerreko gazteek Jose Ignazio Martinen esperientzia ezagutu eta ideiak partekatzeko parada eduki dute. Honek Artizar proiektuaren berri eman zien. Sestaon (Bizkaian) aurrera daramaten programa da.

Asmo berarekin Sonia Guisasola (Gurutze Gorriko etorri berrien ardura duena) izan da DBHko ikasleekin. Honek langabezian egotea eta gizarte arazoez inguratuta bizitzea zer den azaldu die.

Azkenik, Marta Tempranok DBHko gaztetxoei zertan datzan udetan eta Nikaraguan parte hartu duen hezkuntza eta laguntza sozialaren inguruko berri eman die.