Bokazio astea

2009-11-03T09:10:00+01:00
Bokazio astea
Azaroaren 2tik 13ra Eibarko La Sallen Bokazio Astea ospatuko dugu. Horregatik gure ikastetxera gonbidatzen ditugu: suhiltzaileak, dentistak, misiolariak eta abar bere testigantza eman dezaten.

Urteak daramatzagu La Sallen bokazio inguruko gogoeta astea egiten. Gaur egun ez da oso normala gai honen inguruan hitz egitea. Azken batean planteatu nahi duguna da gogoeta bat bizitzaren zentzuaren inguruan. Ikasketa edota Orientazio profesionalaz gain, pertsonak bezala nola bideratu nahi dugun gure bizitza pentsatu nahi dugu. Beraz, garrantzitsua da bizitza mota eta estilo desberdinak agertzea.

Argazkiak Ikusi