Batxilergokoak Madrilen eta Bartzelonan

2011-03-02T09:05:00+01:00
Batxilergokoak Madrilen eta Bartzelonan
Pasa den astean Batxilergoko ikasleak Madril eta Bartzelona bizitatu zuten
Otsailaren 23tik 26ra La Salle Azitaingo 2. Batxilergoko  ikasleak Zaragoza eta Andorra bisitatzeko aukera izan dute. Andorrara joan eta Caldea izeneko bainuetxean egon dira, azterketak egin ostean erlaxatzen. Bartzelonan La Sagrada Familia eta Parque Güell bisitatu dute, baita bertako portua itsasontzi turistiko batean buelta emanez. Horrez gain, La Seu d'Urgellen pasa dituzte gauak, La Salleko anaiek duten ikastetxean. Kultura aldetik aberasgarria izateaz gain, oso giro atsegina izan dute.

  •  Batx 2 Bartzelonan

:b 

Asteazkenean, goizeko zortziak aldera Ego-Gainen elkartu, maletak bildu eta autobusean Atapuercarako bidean abiatu ginen. Bertara iristean, hango kobazuloetan bizi izan ziren hainbat hominidoren informazio orokorra jaso genuen. Ondoren, Burgos hirian denbora izan genuen hiria apur bat ezagut genezan. Arratsalderako, Madrilerako bidean geunden. Afaldu eta gero Gran Via-ko Rialto antzokian zegoen "40 el musical" musikala ikusi genuen. Ostegunean, Toledora joatearekin bat Ejertzitoaren Museoa ikusi genuen. Hiria ikusi bezain pronto Madrilera itzuli ginen. Madrilen erosketak egiteko aukera paregabea izan genuen Gran Via-ko inguruetan. Ostiralean, goizean Austriarren Madrileko hiribildua ikusi genuen gida baten azalpenen bitartez. Bisita gidatuak Neptunoren iturrian zuen amaiera eta han hartu baikenuen Eibarrera bueltatzeko autobusa. Oro har, esperientzia oso polita izan zen hiriburua ezagutu baikenuen eta gure arteko harremanak eta ezagupenak ahalbidetzen lagundu digulako.
  •  Batx 1 Madrilen:
1.Batxilergokoak Madrilen