Bakearen Astea Isasin

2011-01-29T12:20:00+01:00
Bakearen Astea Isasin
Pasa den aste honetan Bakearen Astea ospatu dugu La Salle Isasi Ikastetxean. Ostiralean patioan egindako ospakizun txiki batekin burutu genuen, baina astean zehar beste zenbait ekintza eta lan egiteko aukera izan dute gure ikasleek.

Urtero bezala, Bakearen Astea ospatzeko momentua izan dugu aste honetan Isasin. Bakea gure gizarteko ezinbesteko balore gisa lantzeko unea izan da. "Bakeak zugan du iturri"  aurtengo lema gisa, honen gainean hainbat gauza jorratu ditugu astean zehar.

Hasteko, gure 4. mailako ikasleek ezinduen mundua apur bat hobeto ezagutzeko aukera izan zuten, Kutxaren bidez antolaturiko tailer baten bidez. Horrela, elbarrituentzako aulkietan igota edo begiak estalita pertsonak nola moldatu behar diren sentitu ahal izan zuten. Interesgarria eta dibertigarria izan zela esan beharra dago, argazkiak ikusi bestela.

Bestalde, astean zehar atarian kartel bat izan dugu eta ikastetxe osoa uso txuri batek goitik behera zeharkatu digu. Ikasleek abesti eta dantza berri bat ikasi dute eta hainbat eskulan eta jarduera gauzatu Bakea ardatz gisa izanez. Guzti hori ostiraleko ospakizunean ikusteko aukera izan genuen, arratsaldean denok patioan elkartuz eta gure ahotsen bidez Bakea aldarrikatuz. Aurtengoan, usorik ez genuen izan, baina askatutako globoek argi eta garbi eraman zuten gure mezua lau haizetara: BAKEAK ZUGAN DU ITURRI.

 

Argazkiak ikusi