Bakearen Astea La Salle Isasi eta Azitainen

2013-02-06T09:05:00+01:00
Bakearen Astea La Salle Isasi eta Azitainen
Bakearen aldeko eguna izan denez, bakearen eta biolentzia ezaren aldeko eskola eguna ospatu dugu. Horregatik, bideo bat egin dugu gure ospakizuna erakusteko. Disfrutatuko duzuelakoan hemen ikus dezakezue.

Egun hau 1964 urtetik ospatzen da eta Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrenarekin bat egitean bere lanaren garrantziaz jabetzen gara.  Mahatma Gandhiren filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko bezala aldarrikatzen du eta baita bizitza osoan zehar mota guztietako indarkeriaren aurka egon zela ere.

Honegatik, La Salle ikastetexeko ikasle, irakasle eta langileok, bakearen aldeko keinu bat egin dugu ikastetxeko patioan. Aurreko aste guztian eginiko sentsibilizazioari amaiera emateko, patioan, bakoitzak duen onena besteei ematea irudikatzen zuen dinamika egiteaz gain, guztiok elkarrekin bakearen aldeko olatu bat osatu dugu.

Ekintza sinboliko honekin Bakebidean bakoitzak eskaini dezakeen hondar apurrak duen garrantzia adierazteaz aparte, elkarrekin lortu beharreko zerbait dela ikustarazi nahi izan da.