Bidai majiko eta kitzikagarria Itziarko Aixa kobazuloetan

2012-10-16T08:55:00+02:00
Bidai majiko eta kitzikagarria Itziarko Aixa kobazuloetan
Azitaingo La Salle ikastetxeko 3. DBHko ikasleek bidaia majiko eta kitzikagarria egiteko parada izan dute oraingoan, Itziarko Aixa kobazuloko begirale eta ikastetxeko Gorputz Heziketako irakaslearekin batera.

Argi gutxi egonagatik eta bidea estua izanagatik kobazuloaren edertasunaz gozatu zuten. Barruan zeudela, begiraleek hainbat azalpen eman zituzten, geologia formazioak, ekologia, flora eta animaliak… nabarmenduz.

Egunaren buruan, gorputzean urradura batzuk zituztela eta esku eta aurpegia zikin-zikinak, bidaia zoragarriz eta barruko mundu berriak ezagutzeko etorkizuneko ametsez beteta itzuli ziren.
taldea