AUSOLAN Enpresa Taldeak Akassato-ko proiektua sostengatzen du Benin-en

2012-12-03T09:15:00+01:00
AUSOLAN Enpresa Taldeak Akassato-ko proiektua sostengatzen du Benin-en
AUSOLAN Enpresa Taldeak eta PROYDE-PROEGA Fundazioak, iragan azaroaren 5ean, lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute. Horren arabera, Akassato-n, Benin-en, Gazteriaren Sustapen Integrala sustatu nahi dute kalitatezko formazioaren bitartez, 2012. urtean.

proyde1

1969an, Arrasaten (Gipuzkoa), Auzo Lagun Kooperatiba Elkartea sortu zen, emakumezkoek bakarrik osatutako kooperatiba gisa, otorduak eta eraikinen garbiketa zerbitzuak eskaintzeko kolektibitateei. 1972an sukalde zentrala jarri zen Arrasaten, ingurune hurbilean zerbitzuak eman ahal izateko. Ondoren Irunen, Donostian eta Erandion ezarri ziren, Euskadin; Nafarroan, berriz, Arren, Sarrigurrenen eta Tuteran; Valencian, Torrenten; eta Errioxan, San Asension. Horrela, tokian tokiko zerbitzu gisa hasi zenak bere bidea egin du Estatuko toki gehienetan ezarri arte. Izan ere, asko dira orain, AUSOLAN osatzen duten enpresak. Guztiak ongi errotuta daude eta oso ezagunak dira Estatuan, haien lanaz baliatzen diren 10 Autonomi Elkarteetan.

PROYDE Asoziazioak eta Euskal Herriko eremuan diharduen PROYDE-PROEGA Fundazioak, lankidetza hitzarmen bat daukate izenpetuta bi erakundeek eskuen artean dituzten Garapen proiektuak aurrera eramateko. Hitzarmen hau salletar hatsaren baitan partekatzen dituzten baloreetan oinarritzen da.

proega2