Arrate igoera

2010-09-22T09:25:00+02:00
Arrate igoera
Aurten ere, ohiturari jarraituz, Azitaingo La Sallen 2010-2011 ikasturteari Arraten eman diogu hasiera. Nahiz eta eguraldiak ez zuen larregi lagundu, ikastetxe osoak aldarte onez ekin zion igoerari.

Iritsi ahala denok joan ginen Arrateko Amaren bedeinkapena jasotzera. Ospakizunean opor ostean berriro elkartzea eskertu genuen eta bide batez ikasturte honetan izango ditugun helburuak aurkeztu zizkiguten. La Sallek aurten izando duen lema azaldu zitzaigun “Berriak zugan du iturri”. Lemak gogoetarako eta jarduera ezberdinak egiteko parada emango digu, urtero legez.

Arrateko Amaren babespetik pasa ondoren, hamarretakoaz gozatzeko unea iritsi zitzaigun. Eguardian, eguraldiak kale egin zuela ikusirik, Eibarrera itzuli ginen.

Bestalde, esatea, badirela 10 urte La Salle Irratia martxan dagoela eta hori dela-eta, ikasturtean zehar hainbat ekintza egingo ditugula. Bien bitartean jakin badakizue non gaituzuen: 107.4 FMn edo Interneten helbide honetan www.eibarkolasalleirratia.org