Armeria Eskola 1. Saria La Salle Azitainera

2010-06-15T09:30:00+02:00
Armeria Eskola 1. Saria La Salle Azitainera
Armeria Eskola Sarien 7. edizioko irabazleek gaur (eguaztena, ekainak 9) jaso dute saria, Armeria Eskolan bertan garatu den ekitaldian. Lehenengo saria La Salle Azitain ikastetxeko ikasleek aurkeztutako Saharako basamortua proiektuarentzat izan da.

Proiektu teknologikoa Micaela Garciarena, Amaia Frías, Xabier Oruesagasti, Andrea Torres eta Unai Lekunberrik garatu dute, Ander Gisasola irakaslearen zuzendaritzapean. Irabazleek 750 euro (475 ikastetxeko teknologia sailarentzat informatika-materialean erabiltzekoak eta gainontzekoa taldekideen artean banatzeko) eta diploma jaso dituzte.
Epaiamahaiko kideek lehiaketara aurkeztu diren proiektu guztien “maila altua” azpimarratu nahi izan dute, “bereziki maketarekin batera entregatutako dossierrari dagokionez”.

gfhf