Armagintzaren Museoa eta Euskaraokea

2010-03-25T11:40:00+01:00
Armagintzaren Museoa eta Euskaraokea
Euskal Asteari amaiera emateko DBH 3. mailakoak Portaleko Armagintzaren Museoan izan dira. Bertan, armen bilduma ikusteaz gain Eibarrek bere sorreratik gaur egun arte izan duen garapena ikasi ahal izan dute.

Azalpenak museoko gida batek eman ditu eta ologramak ere ikusi dituzte, modu erakargarrian burutuz bisita. Eibarren egindako tresna guztiak ikusteko parada ere izan dute: josteko makiñak, Lambretak, bizikletak...

Bihar, martxoak 26, Euskaraokea izango dugu 11:00etatik aurrera. Iaz egin genuen lehendabizikoz eta arrakasta izan zuenez, aurten ere egitea pentsatu dugu.

Euskal Asteari bukaera emateko suziri polita da. Ez dezagun ahaztu, dena den, euskaraz egunero bizi behar dugula eta ez soilik bi aste hauetan.