Argentinako anai Nicolás Chamorro gure artean

2013-02-08T11:20:00+01:00
Argentinako anai Nicolás Chamorro gure artean
Aste honetan zehar, Argentinako Anai Nicolás Chamorro gure artean izan da, gure Ikastetxea eta hiria bisitatu ditu, lankidetzaren helburuak nola eta zertan betetzen dituzten ezagutzera eman du.

Nicolás gure ONGGk (PROYDE-PROEGA) eibarko Udaletxearekin batera Argentinan duten proiektuaren arduraduna da. Delako proiektuak giza baztertze arriskuan dauden gazteen sustapena hartzen du kontuan, Córdoba deitu argentinar zonalde marjinatuetako batean. Gazteen Etxeak gazteriaren hezkuntza gizarteratze eta lan integratzerako tailerrak eta ekintzak garatzen ditu. Proiektu honek baditu jada bi urte. Nicolás, gure herrira egin bisitan, markatu genituen helburuak nola eta zertan betetzen diren azaltzera etorri da eta, halaber, aurrera begira dauden asmo berriak jakitera ematera. Aldi berean, eskerrak eman nahi izan dizkio herriari, bai bere izenean eta bai Argentinako salletar elkarte giztiarenean, jasotzen duten laguntza eta elkartasun paregabeagatik. 

Proiektua ikusi

Diario Vascon agertutako berria

Elkarrisketa entzun