Aratosteak Isasin

2011-03-09T10:30:00+01:00
Aratosteak Isasin
Urtero bezala, Aratosteak Eibarrera heldu orduko La Salle Isasi ikastetxekoak kalera atera gara herriari eta Ostegun Lodiari kolore piskat emateko asmoz. Aurten gainera, benetan ondo prestatu behar izan dugu fisikoki, mozorrotzeko aukeratu dugun gaia "KIROL MUNDUA" izan baita.


Ikastetxea kirolariz bete zitzaigun ostegunean. Patioan futbolariak ( baten batek bere neskalagun kazetaria ere ekarri zuen ), rugby jokalariak, txirrindulariak, kilo gehiegitxo zituen aerobikzaleren bat, amazonak, eskiatzaileak, boxealari zaurituak, submarinista despistaturen batzuk, saskibaloi jokalari afroamerikarrak, gimnasta lirainak, tenistak, baseball jokalari eta cheerleader multzo polita ikusteko aukera izan genuen. Musika topera eta eguraldia lagun, 15:20 inguruan guztiok kalera atera ginen gure desfilearekin Eibarko hiriari kolore eta umore on piskat emateko asmoz.

Bukatzeko, Untzaga Plazan, izerdi pranko bota ondoren, ura eta txokolatezko kañak izan genituen galdutako energia berreskuratzeko. Datorren urtean gehiago...

 

Hemen duzue zenbait argazki ikusteko aukera.

Argazkiak ikusi