Aratosteak

2010-02-17T09:05:00+01:00
Aratosteak
Aurreko ostegunean Aratosteak ospatu genituen Isasiko ikastetxean. Nahiz eta eguraldia onena ez izan, umore ona nagusitu zen eta koko-jantzi ugari ikusteko aukera izan genuen.

Aratosteak eta elurra batera iritsi zitzaizkigun Eibarrera. Ostegunean ( hilaren 11 ) Isasiko ikastetxean inauteriak ospatu genituen. Beti bezala, herrian zehar desfilatzen egitea zen gure asmoa, baina eguraldi txarraren eraginez, desfilea bertan behera gelditu zen eta festa ikastetxean egin behar izan genuen. Hala ere, giro onean pasatu genuen arratsaldea eta hamaika mozorro koloretsu eta ezberdin ikusi ahal izan ziren gure ikastetxeko patioan.

 

Argazkiak ikusi