Aratoste Pirata Isasin

2013-02-11T14:00:00+01:00
Aratoste Pirata Isasin
Ostegun arratsaldean Isasiko ikastetxea piraten festa izugarri bilakatu zitzaigun. Bukanero, korsario, kapitain eta mundu eta kolore guztiko itsasgizon bildu ziren gure patioan Aratosteak ospatzeko. Eta eguraldiak berriz ere ziria sartu arren eta desfile gabe geratu, inork ezin izango du esan arratsaldean ondo pasatu ez zuenik. Kapitain nagusienetik mariñel xumeeneraino, denek izan zuten kantuan eta dantzan egiteko aukera eta inor ez zen ron gabe gelditu. Gauza bat argi dago : piraten bizitza hoberena da !