Anai Robert Schieler-en bisita Arlep Barrutira

2018-04-09T09:09:12+02:00
Anai Robert Schieler-en bisita Arlep Barrutira

Anai Robert Schieler, La Salleko Anaien Anaiburu Orokorra, apirilaren 8tik 21era Espainian izango da bisita pastorala egiten, bere helburuen arteko bat izanik Espainia eta Portugalen La Sallek hezkuntza misioarekin duen konpromisoa ezagutzea.

Anai Robert Schieler-en bisita pastoral hau, munduan La Sallek bizi duen errealitatea ezagutzeko Anaiburu Orokorrak Anaidiko Kontseilari Orokorrekin batera egiten dituen bisitetako bat da.

Kasu honetan, pertsonengana hurbildu nahi du, La Salleren erantzuna zuzenean ezagutzeko, ingurune honetan salletar karismatik ematen ari garena. Hurbilduko da, baita ere, Espainia eta Portugaleko salletar elkarte-sarearen antolamendu berrira, misio partekatuaren eta asoziazio prozesuaren garapenera eta abian diren kongregazio-arteko proiektu ezberdinen bilakaerara.

Egun hauetan abagunea izango du hezkuntza proposamena hurbilagotik ezagutzeko eta zaurgarrienen alde La Sallek egindako apustua ere. Azken hau Barrutiko sozio-hezkuntzazko obretan gauzatzen da eta ikastetxeen eta erakunde unibertsitarioen ekimen berariazkoetan.

Anai Robert Schieler 2014 ezkero da Kristau Eskoletako Anaien Anaiburu Orokorra. Filadelfian jaioa, Estatu Batuak, betirako profesa 1979an egin zuen. Bere herrialdean jardun zen irakasle zereginean eta ondoren hamahiru urtetan Filipinetan. Anaiburu Orokorra izan aurretik Kontseilari Orokorra izan zen Estatu Batu eta Kanada salletar eskualderako.