Agenda 21, hondakinak ardatz

2018-11-08T12:24:10+01:00
Agenda 21, hondakinak ardatz

Agenda 21 programaren barruan, eskolan ingurumenarekin loturiko gai berri bat hasi gara lantzen, hondakinak, hain zuzen ere. Urtero bezala, gai hori ardatz harturik, gaia landu, diagnostikoak egin, ekintza ezberdinak aurrera eraman eta herri mailako proposamenak burutu beharko dituzte ikasleek, eta ikasturte amaieran, udaletxeko pleno batean aurkeztuko dituzte.


Azitainen helburu zehatz bat jarri dugu ikasturtea hasi bezain laster; ikasturte amaierarako eskola osoak hondakinak egoki sailkatzen jakitea. Horretarako, lagungarri izango zaigun txantiloi bat prestatu dugu. Gurasoek ere ariketa hau egin dezakezue, txantiloia Sallenet-etik hartuta. Anima zaitezte!


Garapen iraunkorraren bidean, urtero bezala, ingurumen hezkuntza garatzen jarraitzen dihardugu eta zuek ere, gurekin batera, egitasmo hau aurrera eramatera gonbidatuta zaudete.