AGENDA 21, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUA

2019-11-07T11:51:29+01:00
AGENDA 21, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUA
Agenda 21 programaren barruan, ingurumenarekin loturiko gai berri bat hasi gara lantzen eskolan, “ekoizpen eta kontsumo arduratsua”, hain zuzen ere.

Aurtengo gaia berezia da bi arrazoirengatik:

Alde batetik, Agenda 30 programaren barruko 17 helburuetako batekin datorrelako bat. 2015. urtean Nazio Batuek ingurumena hobetzeko helburuarekin sinatutako 17 erronka biltzen dituen programa da Agenda 30. Bestetik, ezin dugu ahaztu “Bidezko Merkataritzaren Aldeko Ikastetxea” ziurtagiria duela gure ikastetxeak, aspaldidanik landu izan dugun gaia izanik.

Urtero bezala, gai hori ardatz harturik, gaia landu, diagnostikoak egin, ekintza ezberdinak aurrera eraman eta herri mailako proposamenak burutu beharko dituzte ikasleek, eta ikasturte amaieran, udaletxeko pleno batean aurkeztuko dituzte.

Azitainen, gai honekin lotuta dagoen helburu zehatz bat jarri dugu ikasturtea hasi bezain laster; ikasturte amaierarako eskola osoak tokiko barazki batzuen landareak identifikatzen ikasi behar du. Horietako gehienak, gainera, eskolan bertan Salletar anaiek duten ortuan topa daitezkeen barazkiak dira.  Honekin batera, beste helburu bat barazki bakoitzaren garaia noiz den ezagutzea da. Horretarako, lagungarri izango zaizuen txantiloi bat prestatu dugu. Gurasook ere ariketa hau egin dezakezue, txantiloia Sallenet-etik hartuta. Anima zaitezte!

Txantiloia ikusi

Garapen iraunkorraren bidean, urtero bezala, ingurumen hezkuntza garatzen jarraitzen dihardugu eta zuek ere, gurekin batera, egitasmo hau aurrera eramatera gonbidatuta zaudete.