Espetxeatzearen ordezko neurriak

2010-12-13T12:10:00+01:00
Espetxeatzearen ordezko neurriak
Gabonetako jaiak oso urbil ditugu eta gure Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak beste urte batez hurbildu nahi gaitu gaur egun presoek jasaten duten egoerara.

Gure Ikastetxeak bat egiten du Espetxe Pastoraltza horrek proposatzen dituen helburuekin eta ekintzekin. Hau dela eta, Hezkuntza Elkarte guztiari adorea eskatu nahi dio 2010eko kanpaina honetan esku har dezan produktuak ikastetxera ekarriz.

Produktuak ABENDUAREN 17 ARTE bilduko dira eta La Salle Azitaingo Ikastetxeko Jaiotzaren ondoan dagoen txokoan utz ditzakezue (sarrera nagusian).

Eskerrik asko zuen elkartasunarengatik eta lankidetzarengatik.

PASTORAL DEPARTAMENTUA