Abian jada Bidezko Merkataritzaren produktuen online salmenta

2018-10-01T13:02:00+02:00
Abian jada Bidezko Merkataritzaren produktuen online salmenta
Gogoratuko duzuenez, joan zen maiatzean, La Salle Eibar gure ikastetxeak Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxe izatearen ziurtagiria jaso zuen. Berarekin kontsumo arduratsua eta Bidezko Merkataritzako produktuen salmenta bultzatzeko ekintzak suspertzeko konpromisoa hartu genuen.

Bidezko Merkataritzari buruzko informazioa web orrialde honetan duzue:

www.bidezkomerkataritza.proyde-proega.org, eta erosketak ere bertan egin ditzakezue.

Gai honi buruz zalantzarik edota iradokizunik izanez gero idatz zeniezagukete helbide honetara:

bidezkomerkataritzaeibar@lasalle.es.

Har ezazue Eibarko Proyde-Proegako boluntario-taldearen agurra.