2014 - 2015 ikasturtearen hasiera

2014-09-01T09:55:00+02:00
2014 - 2015 ikasturtearen hasiera
Kaixo guztioi! Udako oporrak amaitu ondoren, lerro hauen bidez agurtu nahi zaituztegu. Kurtsoa ondo hasteko kontuan izateko ohar garrantzitsu hauek jakinarazten dizkizuegu. Edozein argibiderako badakizue zuen esanetara gaudela.
  • Haur Hezkuntzako ikasleak: ikasturtea irailaren 9an hasiko da. 3 urtekoak lehenengo astean 10:00etatik 12:15era etorriko dira; 4 eta 5 urtekoak ohiko ordutegiarekin hasiko dira, 9:15etik 12:15era. Nahi duzuenak 13:00 arte ere utz ditzakezue ikastetxean tutoreari jakinaraziz. 2 urtekoak, irailaren 12an, goizean, buelta bat emango dute ikastetxetik andereñoarekin harremanetan jartzeko eta beharrezko oharrak jaso ahal izateko.
  • Lehen Hezkuntzako ikasleak: ikasturtea irailaren 9an hasiko da 9:00etatik 13.00etara.
  • Bai Haur zein Lehen Hezkuntzan, irailaren 19 arte klaseak goizez bakarrik emango dira. 22tik aurrera klaseak goizez eta arratsaldez, ohiko ordutegian.
  • Jantokia. Lehenengo egunetik, Irailaren 9an jantoki zerbitzua erabili nahi duzuenok ekainaren 19rako beheko zatia beteta ekarri beharko duzue.
  • DBH eta Batxilergoko ikasleak: irailaren 6an, 10:30ean liburuen banaketa ikastetxean bertan enkargatu dituztenei eta lehenengo oharrak emango dituzte tutoreek. 9tik aurrera, ohiko ordutegian.
  • Testu liburuak: Azitainen, Ikastetxeko ikasle guztiek ordaindu behar dute eskola materialen kostea, nahiz eta libururik ez erreserbatu. Beraz, klaseko lehenengo egunean, ordain-agiria guztiek ekarri behar dute.

    Edozein argibiderako badakizue zuen esanetara gaudela