2012ko Euskal Astea

2012-03-24T08:00:00+01:00
2012ko Euskal Astea
Aurten ere Eibarko La Salle ikastetxeak Euskal Astea ospatzeari ekingo dio. Euskara ez denez astebeteko kontua, tantanaz tantan egunero bizi eta bete beharreko ontzi bat baizik, gure ikastetxeak urtean zehar ospatzen ditu honen inguruko ekimenak. Dagoeneko, beraz, jarduera eta pertsonaia batzuk izan dira La Sallen.

  • DBH-koek sukaldaritza ikastaroa izateaz gain, Maribel Aiertza idazlearekin “Tigreak hondartzan” liburuaren inguruan aritu ziren.
  • DBH-koek Migel Anjel Mintegiren “Coca Cola Erdi Aroan” liburua irakurri ostean idazlearekin hitzordua izan zuten.
  • DBH-koak maiatzean “kulero salatzaileak” elaberriari buruz arituko dira eta beraz, M.A. Mintegi berriro izando dugu gurean.
  • DBH-koak Portaleako “Koko marruak” erakusketara joan ziren eta Oier Araolazak Euskal Inauterietako jantziak eta ohiturak azaldu zizkien.
  • Batxilergokoek Ugaitz Mugerza aizkolariak emandako azalpenak adi-adi entzun zituzten.
  • Batxilergokoek Elgoibarko Mausitxa baserriko Iñakirekin gaztagintzaren eta baserriko munduaren ikuspegia entzuteko parada ezin hobea izan zuten.

Irakasleok “ogi gogorrari hagin zorrotza” izenburupean euskararen erabilera areagotzeko ikastaroa egin genuen urriaren 26an. Eibarko Berritzeguneko Josune Alberdik modu erakargarrian bideratutako ikastaroa izan zen.

Programa ikusi

Euskara Batzordea ezagutzeko, klikatu hemen