2010eko Argazki Rallya

2010-04-19T14:50:00+02:00
2010eko Argazki Rallya
Apirilaren 17an, larunbata, Azitaingo 16 bat ikaslek egun pasa egin zuten Bizkaian zehar, hau guztia urtero eskolak antolatutako ‘Argazki Rallya’ren inguruan egin zen. Argazkiak ateratzeko aukeratutako herriak, besteak beste, Elorrio, Gernika, Bermeo eta Mundaka izan ziren.

San Juan de Gaztelugatxe bisitatzeko damuz geratu ziren itsas gora zela eta. Elorrioko mojek pastak oparitu zizkieten, geroago hamarretako moduan jan zitzaten. Gernikan parke handi batean jateko aukera izan zuten ahateen eta dortoken konpainiaz. Bermeon, berriz, portuan ordu bat eta erdi pasa zuten eguzkitan bertan zeuden harrietan etzanda. Bukatzeko, Mundakan gora eta behera ibiltzeko aukera izan zuten. Txangoa goizeko 8:30ean hasi eta arratsaldeko 20:00etan Eibarren ginen berriz.