1.batxilergoko ikasleak Fernando Morillo idazlearekin

2010-10-27T09:10:00+02:00
1.batxilergoko ikasleak Fernando Morillo idazlearekin
Urriaren 25ean, astelehena, 1.batxilergoko ikasleek Fernando Morillorekin izan zuten saioa. Gaztea den arren, liburu ugari idatzi dituen idazlea da, baita sariak irabazi dituena ere.

Ez da estrainekoz etorri gure ikastetxera, duela zenbait urte bertan izan baitzen. Aurtengo saioan literatur lanak sortzen duen zirraraz eta komukikatzeko teknikez aritu zen, azken finean, literatura bizitza delako. Berak erabiltzen dituen teknikez jardun zuen, baita idazleak berak literatur lanean bere barrenetik mutzitako oinatzez ere. Oraingoan Ortzadarra Sutan liburuaz mintzatu bazen ere, idazten ari den liburuaz ere aritu zen. Lan futurisata omen da hau eta 300 pelikularekin du lotura.

 

Bestalde, La Salle Azitaingo 3. DBHko ikasleek lurraren barnealdera eraman dituen abenturazko kirol batetaz gozatzeko aukera izan dute. Ekintzaren helburua, egun eder bat igarotzeaz gain, naturaren ezagutza ahalbidetzea eta lurrak gordetzen dituen gauza ederrak deskubritzea izan da. Espeleologia gaiari dagokionean, Itziarren kokatuta dagoen Aixa kobazuloaren galerietan zehar ibilbide bat egiteko parada izan zuten. Honetaz gain, egitura geologikoari, kobazuloaren barnealdeko konposizioari  eta bertan bizi diren saguzarren ohiturei buruzko azalpenak jaso zituzten.

Azkenean, ikasle zein irakasle pozik itzuli ziren Eibarrera, bakoitzak bizitako bere esperientzia kontatuz. Ziur gaude esperientzia hau etorkizunean izango ditugun beste abenturen hasiera baino ez dela izan.

Espeleo